ETXEA

Landetxea berez 2 apartamentu ezberdinek osatzen dute: Fuentehermosa I eta Fuentehermosa II, bakoitza bere sukalde, egongela, logela eta berezko komunarekin. Gainerako tokiak amankomunezkoak dira; behitiko solairuan aisialdirako gela zabal bat dago, ordenagailu, TV, DVD, ping pong eta bertzelako jokuekin. Etxearen gibeleko aldean terraza eder bat dago, mobleztatua jaima eta guzi.


 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 

Fuentehermosa I apartamentuak etxeko lehendabiziko pisua hartzen du; bertan egongela, sukalde osoa, komuna eta matrimoniozko ohe bat aurkituko ditugu, ohe gehigarri bat jartzeko aukerarekin. Logelak balkoi eder bat dauka eta bertatik etxeko atzekaldeko bista zoragarrietaz goza daiteke.

Fuentehermosa II apartamentua aldiz landetxeko ganbaran kokatua dago; sukaldea eta egongela erekiak dira eta elkarrekin toki zabal eta eroso bat osatzen dute. Komunaz gain, matrimoniozko ohedun logela dago ohe gehigarriarekin. Apartamentu guzia izugarrizko lehio zabalez josia dago, kanpokaldeko bista ederretaz gozatu ahal izateko.

Etxe guziko dekorazioa zaindua da eta ez dira gustozko detaile txikiak inon falta. Baztango bizitegi tradizionalen estiloa mantendu nahi izan da gaur egungo erosotasunak alde batera utzi nahi izan gabe.

 

 

 

Berroko auzoa, z/g Elizondo (Nafarroa)
646 189 737 (Joxe Mari)
636 561 304 (Amaia)
info@fuentehermosa.com

 

Egun libreak

 

 
         

Diseñua | Eskiz Informatika